GONEKIN ERO BERO
PODCAST FEMINISTA
- 2023
- Parean elkartea
- Gipuzkoa
- Antxeta irratia + Pausumedia
- Emakunde
- Podcast feministak
2. DENBORALDIA
oihana
UGARTE IRIARTE
XILOGRAFIA
Sormenak duen eraldatzeko gaitasunaz ohartzeko baliogarria izan zaigun elkarrizketa duzue hau. Oihana Ugartek jakintzak partekatu eta konfidantzako espazio feministak sortzen ditu Xilografia teknikaren bueltan. Arte hau nondik datorrren azaltzeaz gainera, elkar konpartitzeko espazioetaz aritu gara.
aintzane rincón díez
ZINEMAGINTZA FRANKISTA IKUSPEGI FEMINISTATIK
Telebista aurrean jasotako irudi eta soinuek guregan zer nolako
eragina duten ikertu nahi izan du Aintzane Rinconek. Historia
garaikidearen parte dira Frankismo garaiko filmak
ere.
Garai hartan filmen
bidez eraikitako feminitatearen ereduek badute eragina gure egungo
gizarte eraldaketan ere.
Hontaz guztiaz mintzatu gara Aintzane Rincon unibertsitate irakaslearekin, lantaldean egindako ikerketa baten arira.
ana san josé amiano
KANTU FEMINISTA
“Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko”, dio esaera zaharrak, kantatzeak barneko poz eta penak ateratzeko aukera ematen duela sinisten du Ana Sanjose Amianok eta emakumeei kantuan aritzeko aukera ematen die Kantu feminista tailerretan. Musika eta ahotsa lanabes, elkar iraultzeko espazioa eskaintzen du Emakume Etxeetan, eta elkarrizketa honetan kantatzera gonbidatzeaz gain egiten duen lana ezagutzeko aukera eskaini digu.
OLATZ MERCADER
IÑURRI ELKARTEA
Horren gogorra den minbizi prozesuari aurre egiteko ezinbestekoa den espazioa sortu du Iñurri elkarteak, eta ez daude bakarrik. Elkarzaintza eta elkarjakintzak partekatzeko espazioa sortu dute, eta merezi du ezagutzea beraien jarduna, asko diegu eta eskertzeko.
Gauzak mimoz, jakintzatik eta taldean egitearen indarra ezagutzeko podkasta da honakoa.
the iIIngles
MUSIKA TALDEA
Bidasoaldeak musika talde andana erditu ditu azken hamarkadetan, gizon taldeak etortzen zaizkigu boteprontoan burura gehiengoei, horrela izan delako. Musika eta oholtza gizonak okupatu izanak ez ditu The Iiingles taldeko kideak kikildu eta umore onez, lkarzaintza eta ekintzaz mintzatu gara beraiekin.
Errefenteak direla jakin gabe hitz egiten digute, baina neska gazteek badute gure eskualdean nora begiratu. Irribarrez eta kritiko aritu dira bertsioak egiten duten talde hau.