PAREAN ELKATEA

Nor Gara

Parean elkartea 2015ean sortu zen, generoa ardatz, egiazko komunitatea ehuntzeko bokazioz. Emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizate erreala proiektu berritzaileen bidez lortzea da gure asmoa. Berdintasunean ibilbide luzea dugun hiru emakumek osatzen dugu Parean. Izan ere, 2007. urtean abiatu genuen bidea, orduan Irungo Bilgune Feministan. Mugimendu feministan buru belarri aritu ostean, zaintza lanak medio, bizitza erdigunean jarri eta aldi berean, feminismoa lantzen jarraitzeko ekin genion Parean sortzeari.
Feminismoa oinarri, jendartean alboratuak diren beste kolektibo batzuen alde aritu nahi izan dugu, etorkinak eta adinekoekin bereziki, eta garatzen ditugun proiektu gehienak hiru arlo hauei erantzuten diete.
BERDINTASUNA
ETORKINAK
ADINEKOAK

Argazkia: Dani Blanco

OIHANA LLORENTE ARRETXEA
  • Kazetaria eta publizista, EHUn lizentziatua
  • 17 urtez GARA egunkariko kazetaria.
  • UNED-eko genero inpaktuaren aditu titulua (500 ordu)
  • AEGI institutuak homologatutako generoa hezkuntzan aditua.
  • Irungo Bilgune feministako kide 10 urtez eta dinamizazio eta prozesu sozialetan aritua.
MIREN LANZ SOLBES
  • FUFESS “Igualdad de oportunidades y género”
    AEGI institutuak homologatutako berdintasunerako agentea.
  • UEU-ko “Nola hezi hezkidetzan eskola eremuan”
  • HIRITIK AT kooperatibako kide eta dinamizazio eta prozesu sozialetan aditua.
  • Gonekin Ero Bero, feminismoaren inguruko irratisaio gidatzen 5 urtez Antxeta Irratian.
    Irungo Bilgune feministako kide 10 urtez.
AINARA LOPEZ ZARCO​
  • Gonekin Ero Bero, feminismoaren inguruko irratisaio gidatzen 5 urtez Antxeta Irratian.
  • Gizarte dinamizatzailea, gizarte hezkuntzan ikasketak. Igualdad de oportunidades: aplicación práctica en servicios sociales (65 ordu)
  • Irungo Bilgune feministako kide 10 urtez.
  • Giza eta kultur dinamizatzailea, adinekoekin lanean eskarmentua eta generoan formakuntza duena.