GONEKIN ERO BERO

PODCAST-AK

oihana
etxebarrieta legrand

Feminismoa politikagintzan nola uztartu eta jada dauden lan moldeetan eragin beharraz hitz egin dugu berarekin. Politikagintzan lan egitearen gazi gozoez mintzatu zaigu eta zubiak eraikitzearen beharrak eta moduak azaldu dizkigu EHBilduko parlamentariak.

haizea
barcenilla GARCIA

Haizea EHU-ko irakaslea da, Arte Historian doktore eta kominsarioa. Arte Historia eta Historia elkar elikatu eta gure nortasunaren eraikuntzan nola eragin ahal duen azaldu digu. Baita arte garaikidearen eta artea beraren interpretazioa. Emakume artisten izena eta izana ezagutzeko gogoz geratu gara elkarrizketa eta gero.

IBAI
FRESNEDO MORENO

Pedagogia feministen beharraz eta erronken inguruan aritu gara Ibairekin. Kurrikulumetan hitz potoloen erabilpenaren inguruan hausnartu dugu eta beharrezko lanketen inguruko gakoak eman dizkigu.

ane
lindane

Umorearen beharra eta potentziaz mintzatu gara. Deserotasunak gure ideologian lagungarria izan daitekeenaz eta dramatismoa eta indarkeriaren erabilpenaz hausnartu dugu baita.

macarena
arrieta MANTEROLA

Umrwa erakundeko kidea den Macarenarekin Palestinako egoeraz mintzatu gara. Gertatzen dena zabaltzearen beharraz eta pedagogia egitearen garrantziaz. Begirada zabaldu eta bertako aniztasuna ikustera gonbidatzen gaitu aktibismoaren molde ezbedinak plazaratu dizkigularik.

PALMIRA
DUAL JIMENEZ

Kera emakume ijito elkartean garatzen du bere jarduna. Emakume, euskalduna eta ijitoa izateari buruz hitz egin dugu saioan. Historikoki jasandako zapalkuntzak gaur egungo begiradak baldintzatzeaz gain aniztasunaren erabilpenari buruz ere mintzatu gara.