MIGRANTAS
- hain gertu eta hain urrun
- 2022-2023
- Parean elkartea + Iraitz Arabolaza
- Irun
- Gipuzkoako Foru Aldundia - Garapenerako Lankidetza
- Hain gertu eta hain urrun. Egunero, etxetik atera eta elkar gururtzatzen dugu, akaso lanean edo eskolako atarian agur egiten diogu elkarri, eta etorri berria dela jakin arren, gure egunerokotasunak ez digu zer moduz dagoen galdetzeko paradarik ematen; edota arrotza egiten zaigu, ezberdina, “nahiko badut nere arazoekin” pentsatzeraino askotan… Edo akaso zuk pentsatzen duzu; “ez da erraza izango gertatzen zaiona”, baina ez diozu galdetu edo ez duzu denborarik izan galdetu eta elkar ezagutzeko. Gure bizilagunek, lankideek eta umeen lagunek egunero pairatzen dituzten bizipenak plazaratu nahi izan ditugu erakusketa honetan. Emakume etorri berrien taldeekin espazioak elkarbanatu ditugu eta iritziak jaso eta gero, Iraitz Arabolazak ilustratu ditu gure inguruan oraindik ere, egun entzun eta jazaten dituzten egoerak emakume etorri berri hauek. Gogoetarako eta kontzientzia hartzeko deialdia zabaldu nahi dugu erakusketa honen bitartez. Feminismotik elkar begiratu eta oraindik arrazakeria eta bazterkeria errotuak ditugula konturatzeko; akaso haien ahotsak entzunda gurea eraldatzeko bultzada ere badelako. Gerturatu gaitezen. elkar ezagutuz.