
PRESIO ESTETIKOA ETA OSASUNA HITZALDI SORTA
- 2025
- Parean elkartea + Elikaeskola
- Irun
- Gipuzkoako Foru Aldundia + Emakunde
- Elikaeskolak eta Parean elkarteak elkarlanean Presio estetikoaren eragina osasun fisiko eta mentalean hitzaldi programa antolatu dugu. Emakumeek jasaten dugun indarkeria estetikoaz edota elikadura nahasmenak detektatzeko klabeak partekatuko ditugu hitzaldietan. Era berean, gorputz perfektuaren mitoaz arituko gara eta sufritzen dugun presio estetikoak negozioa ala osasuna dakarren ere hausnartuko dugu. Finean, dietak eta pisu idealaren gainetik, benetan elikadura osasuntsua zer den azaltzen saiatuko dira Elikaeskolako nutrizionistak. Lau hitzaldiz osatuta dago programa eta martxoaren 11an abiatuko dira. Denak hilabeteko bigarren astearteetan izango dira. 18.30tan Palmera Monteroko bigarren aretoan izango dira eta ez da izenik eman behar bertan parte hartzeko. Azalpenak euskaraz izango dira, baina pantailan gaztelaniazko aurkezpenek lagunduko dute solasaldia. Publikoak erosoen duen hizkuntzan parte hartu ahal izango du. Animatu parte hartzera!